XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urthe hetan, ez baitziren laborariak orai bezala tresnatuak, jokia eskuz chehatzen zen, otasketa deithu tokian, trebeza izena zuten tresna batzuekin....

Jokia jotzea, lan nekhea zen beraz....

Egun batez, Chirritari bere anaiak duro bat eman zion, jokia jo zezan, bera bestarat joaiteko.

Chirritak duroa hartu zuen, bat'ere ez jokirik jo, eta ostaturat segidan sartu....

Han atzeman zuen bere anaia....

Hunek galdatu zion: Jo duk bederen jokia? - Chirritak errepusta: Hameka desafio egin ziozkaiat, bainan jotzerat ez nauk atrebitu!.

Verako bestetan, pertsulariak, etche balkoinetik aritzen dira pertsutan.

Urthe hartan, Chirrita ete Pello Errota asarretu ziren, pertsutan lotu-eta eta gachtakeriak elgarri erran ziuzten....

Chirritak Pellori ohoin bat zela, eta Pellok Chirritari: Hi berritz mozkor bat!.

Huna bi pertsu, elgarri eman ziuztenak: lehena, Chirritak; bigarrena, Pello Errotak.